Ilusioz beteriko proiektu honen sortzailea naiz. Norbanakoaren ongizatea helburu duen  diziplina anitzeko zentro honetan nire gogo, jakintza eta indar guztiak jarri ditut.

Txiki-txikitatik nire ametsa lortzeari ekin nion, beti izan baitut gustuko kirola eta mugimendua; eta esan behar dut, jendeari laguntzeak guztiz betetzen ninduela. Fisioterapia ikastea izan zen nire lehen aukera, eta honek nire bidea guztiz markatu du, osteopatia eta teknika miofaszialen masterrekin batera. Beraz, ikasketa hauek oinarri, azpimarratu nahiko nuke nire ustetan errehabilitazio zein patologia baten errekuperazioan garrantzitsuena bere jatorria ezagutzea dela. Horrela bideratzen dut nire lan egiteko modua, teknika guztiak norbanakoari egokituz.

Azken urteotan, nire esperientzi pertsonala oinarri, gure bizi estiloak zein elikadurak gure osasunean duen garrantzia ikusi ala izan dut. Eta honexegatik, nire ikasketak PNI klinikotik eta baita nutrizio ortomolekularretik bideratu dut. 

Bestetik, pilateseko irakasle izateko ikasketetan ere sakondu dudala esan nahiko nuke. Ikasketa hauek norbanakoaren gaitasunak muturrera eramateko erabiltzen ditut eta kontutan izaten ditut bakoitzaren lesio, egitura, egiten dituen ariketak eta baita norberaren helburuak ere.

Nire ogibidean friki bat naizela esan nezake, eta nire ametsa egi bihurtu den momentutik, zuekin elkarbanatu nahiko nuke, nire jakintzekin zuen ongizatea bilatzen lagunduz edota jakintzak elkarbanatuz, nik zuekin ere asko ikasten baitut.

Aitziber Larrañaga

Fisioterapeuta │ Haur eta helduen osteopata │ Miosfazialean aditua│Pilates terapeutikoan aditua│ PNI Nutrizioa

AInhoa Uranga

AInhoa Uranga

Fisioterapeuta | Osteopata | PNI Klinikoa │Pilates irakaslea

Kaixo!
Ainhoa naiz Ekimeneko Fisioterapeuta eta osteopata berria. Ilusioz beterik hasten naiz etapa berri honetan. Gaztarotik nuen argi fisioterapia ikasi nahi nuela. Pazientearekiko gertutasunean eta tratamendu indibidualizatuan oinarritzen naiz.
Etengabeko formakuntzan jarraitzen dut pazienteei zerbitzurik onena eman ahal izateko.

Bidaiatzea, irakurketa, animaliak eta dantza egitea ditut gustoko.

Irribarre batekin espero zaituztet.

Olaia Huegun Esnal

Olaia Huegun Esnal

Fisioterapeuta │Pilates irakaslea

Olaia Huegun Esnal naiz.

30 urte bete dira pertsonei laguntzeko bide bezala fisioterapia ikastea aukeratu nuenetik. Oraindik ere, ikasten jarraitzen dut: bai pazienteengandik eta baita beste profesionalengadik ere, gero eta erreminta gehiago edukiz, laguntzen jarraitzeko.

Laguntza behar? Hemen gaude zuri entzuteko eta gure experientziaren bidez, gertatzen ari zaizun horri argi pixka bat eman eta zure sendatzeko gaitasuna optizimizatzen laguntzeko.

 Laister arte!

LOREA ELUSTONDO

LOREA ELUSTONDO

Kiropraktikoa | PNI klinikoa

Betidanik gustoko izan dut osasun mundua. Pertsonalki bizitako osasun arazo batek kiropraktika ezagutu eta karrera ikastera eraman ninduen. Osasunean eragina duten faktore desberdinetan sakondu nahian, PNI klinikoko ikasketak burutu ditut eta ilusio haundiz hontan lanean topatuko nauzue Ekimenen. Gorputzak sendatzeko duen berezko gaitasunean sinesten dut eta nire nahia, zure osasuna berreskuratu zein hobetzeko, zure bidelagun izatea da.

Xabier Ayarza Diaz

Xabier Ayarza Diaz

Entrenatzaile pertsonala│Pilates irakaslea

Xabier naiz, Donostiakoa, eta betidanik mugimenduaren eta kirolaren zale amorratua.
Urteetan zehar erresistentzia kirolak praktikatu ditut, batez ere triatloia, eta horrek nire entrenamendua eta gorputzaren zaintza ulertzeko modua markatu du.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua naiz, Kirol Ziklikoen Errendimendu Handiko Masterra eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntza Masterra egin ditut baita ere. Lesioen errehabilitazioan zein errendimenduaren
hobekuntzan esperientzia daukat.

Gaur egun triatloiko entrenatzailea naiz, eta TrainingPeaks bezalako tresnekin lan egiten dut entrenamendua modu indibidualizatuan planifikatu eta optimizatzeko.

Nire helburua pertsona bakoitza hobeto mugitzea, bakoitzak dituen helburuak betetzea, beti prozesuaz segurtasunez eta konfiantzaz gozatzen

OLATZ MATUTE GORRITXO

OLATZ MATUTE GORRITXO

Entrenatzaile pertsonala│Pilates irakaslea

Kaixo! Olatz Matute Gorritxo naiz, Ekimeneko entrenatzaile pertsonaletako bat.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza egin dut.

Kirola txikitatik egon da presente nire bizitzan eta, gaur egun, futbolean jokatzen dut; oraindik ere asko gozatzen dut horrekin, eta etengabe ikasten laguntzen dit.

Ilusio handiz laguntzen diet beren egoera fisikoa hobetu eta egunerokoan hobeto sentitu nahi duten pertsonei. Betiere tratu hurbil eta pertsonalizatua eskainiz, eta helburu erreal zein jasangarriak lortzera bideratuta.

Laster arte!

Nerea beltza núñez

Nerea beltza núñez

Psikologa

Elena Beltza Núñez naiz eta psikologa naiz. Nire espezialitateak Kirol Psikologia eta Terapia Familiarra dira eta nahiz eta oso ezberdinak dirudite, nire esperientziatik, osagarriak direla esango nuke.

Kirol psikologian aurkitu dut nire bi pasioak elkartzeko modua (kirola eta psikologia) eta Terapia Familiarrak, psikologa eta pertsona bezala dudan begirada zabaltzeko aukera eman dit. Azken finean, denok gera sistema baten parte eta honen funtzionamendua ezagutzea ezinbestekoa izan zait pertsona, familia edota kirolaria bere osotasunean ikusi ahal izateko.

ASIER MAQUEDA

ASIER MAQUEDA

Barne gestioa eta gestio ekonomikoa

Asierrek berak dio bere aurkezpena egiteak ez duela logikarik. Baina zentzuduna den orok argi du zeinen garrantzitsua den enpresa baten gestioa egoki eramaten duen arduradun bat izatea. Bere ikasketak arlo ekonomikoan oinarritu ditu eta arlo honen friki nagusiena bera dela kontutan hartuz, oraindik eta ezagutza gehiago eskuratzeko gogo eta indarrak ditu. Horrexegatik du Ekimenek konfiantza osoa bere lanean.

 

NEREA FERNANDEZ

NEREA FERNANDEZ

Administratzaile eta harreragilea

Asierren aitatasun bajaren ordezko sartu zitzaigun Nerea eta azkenean bertan geratu zaigu. Ekimenen sartzean, ikusten den lehen aurpegia da berea.
Denok dakigu zeinen garrantzitsua den erabiltzaileen nahiak ulertu eta ondo bideratuak izatea. Eta honetan, Nerea iaioa dugu. Beraz, ez egin dudarik eta kontaktau ezazue Ekimenen irribarre batez, irribarre hori itzuli egingo baitzaizue.

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com