Biotronic:
DIATERMIA & VACUUM
Diatermia hitzak, “beroaren igarotzea gorputzaren zehar” du esanahitzat. Gure lurraldeetan, termoterapia sakonentzat erabiltzen diren radiofrekuentzia edo frekuentzi altuko makinen sinónimo moduan erabiliak izan dira, gehienbat fisioterapiako arloan.
Normalean frekuentzi altuko korronteari deritzo (1MHz inguruan), kokapen zehatzeko ehunen temperatura ingoera duela ezaugarri, ehun horiek energía elektromagnetikoaren eraldaketaren bidez zeharkatuak izaten dira, non igorleak sortutako energía, termiko bilakatzen den erradiazioa xurgatzen duen ehunean.
Onurak
Tenperaturaren igoera erreakzio kimikoen katalizatzailea da, hau da, edozein erreakzio biologiko azkarrago gertatzen dela beroa aplikatzen denean, baina ez mugagabean, atalase fisiologikoaren barruan gaudenean baizik(42º azpitik).
Muskulu ehunaren tenperatura igotzen duen maila bakoitzeko, bere tasa metabolikoa% 13 handitzen dela kalkulatzen da, beraz, tenperatura 3º igoko bagenu, tasa metabolikoa ia% 40 igoko genuke (42º gainditzen ez badugu) , non erreakzioa alderantzikatuko litzateke kalteak eraginez.
Diatermiaren igorpena etengabekoa izan ordez pultsatua izaten bada, efektu termikoaz gain, piezoelektrikoak eta oihartzunaezkoa izan ditzake. Eragin hauek, sortutako emisioen etena sortzetik sortuak dira, zenbait ehunetan erresonantzia sortzeko eta zenbait karga ioniko errepolarizatzeko (hanturazko fenomenoek pH interkelularra aldatzen dute, eta, beraz, medioaren karga elektrikoa ere aldatzen da).
Diatermia dielektrikoaren onura positiboak
- Muskuluen metabolismoa hobetzea.
- Hantura eta edema murriztea.
- Tokiko baskularizazioa hobetzen du.
- Mina gutxitzea.
- Konponketa jarduera handitzea.
- Giharraren hipertonoaren murrizketa.
- Ehunen birsortzea.
Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa
943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com