
Entrenamenduak
Sedentarismoa XXI.mendeko izurrite bilakatu den honetan, mugimenduaren eta gorputza aktibo mantentzearen garrantzia azpimarratzea ezinbestekoa da. Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da, ez soilik gaixotasun eza.
Mugimenduak eta ariketa fisikoak dituen onurak zenbaezinak dira, bai gorputz-osaera fisikoan eta baita arlo psikologikoari dagokionean ere. Ariketa fisikoak gorputzaren oreka lortzen laguntzen digu, organismoaren homeostasi prozesuan eraginez. Era honetan, sistema muskulu-eskeletikoa zein organismoaren metabolismoaren optimizazioa topatu nahi da.
Ekimen Zentroan, norbanakoaren ongizatea lortzea dugu helburu. Gorputzaren oreka mantentzen laguntzeaz gain, buruan dituzun erronka guztiei elkarrekin egin nahi diegu aurre. Horretarako, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
Kirol errehabilitazioa

Lesio bat izan ondoren, errekuperazio prozesuan oso garrantzitsua da ariketa fisikoa jarraibide edo pauta egokiak jarraituz burutzea. Zinez garrantzisua da, halaber, kirol bakoitzean espezifikoak diren mugimenduei eta teknikari lotutako entrenamendu sistema zehatz bat jarraitzea. Ariketa bakoitzak, gainera, berau burutuko duen pertsonaren gaitasun fisikoari egokitua izan behar du.
Kirol errehabilitazio prozesu honetan, hasiera batean, kirol errehabilitazioan aditua den fisioterapeuta batek balorazio orokor bat egingo du, helburuak eta errekuperazio-aldia finkatu eta lagungarri suerta daitezken ariketak proposatuko ditu. Errekuperazio prozesuaren eboluzioa aztertuko du honek, eta egoki deritzonean, entrenatzailearengana bideratuko du.
Errekuperazioa eta kirolariaren errendimendu optimora bueltatzea izango dira helburuak, diziplina anitzeko taldean lan eginez.
Entrenamendu pertsonalizatuak
Banakako entrenamenduak eskaintzen ditugu, kirol bakoitzari eta norbanakoaren helburu eta nahiei egokituak.
Ekimen Zentroko entrenatzaileek, garrantzia handia ematen diote mugimenduaren gauzatze edo exekuzio egokiari, eta beraz, entrenamendu hauetan ariketak entrenatzaile batek gainbegiratuta burutuko dituzu. Akatsak zuzentzeaz gain, hobetzeko proposamenak eman eta errendimendua optimizatzeko jarraibideak eskainiko dizkizute.
Entrenamendu pertsonalizatuei dagokionez, bi aukera proposatzen ditugu:
* TADEKAKO ENTRENAMENDU Funtzionala
4-5 pertsonek osatutako taldeak izango dira. Talde hauetan, norbanakoaren gaitasun fisikoa zein helburuak errespetatuko dira.
Entrenamendu mota ezberdinak izango dira, entrenamendu funtzionala izanik oinarria, gorputzaren egoera fisiko optimoa lortu asmoz. Kirol errendimendua hobetzeaz gain, gorputz adarren eta bizkarrezurraren oreka eta osotasuna landuko dira
* Banaka entranatzailearekin
Entrenatzailearekin banaka, entrenamendu presentzialak.


Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa
943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com