KIROL ERREHABILITAZIOA
Errehabilitazioa, eguneroko bizitzan beharrezkoak diren trebetasunak berreskuratzeko, mantentzeko edo hobetzeko jasotzen den zaintza/laguntza da. Gaitasun hauek fisikoak, mentalak eta / edo kognitiboak izan daitezke (pentsatu eta ikasi). Gaixotasunagatik edo lesioengatik galdu daitezkenak, edota tratamendu medikoaren bigarren mailako efektuak direla arrazoi. Errehabilitzioak, zure eguneroko bizitza zein funtzioa hobetu ditzake.
Errehabilitazioa, interesgarria litzateke eguneroko bizitza ahalbidetzen duten gaitasun horietakoren bat galdu duen edonorentzat. Hauen artean aurki ditzakegu:
- Lesio traumatikoak, erredurak, hausturak, garuneko lesio traumatikoak eta bizkarrezur-muineko lesioak (Esan beharra dugu, fisioterapia neurologikoa ez dugula bere osotasunean estaltzen, ez baitago gure espezielitateen artean oraingoz.. Fisioterapia, mugimendua eta PNI bidez estaltzen ditugu)
- Infekzio larriak
- Kirurgia nagusia
- Tratamendu medikoen bigarren mailako efektuak, minbizia barne
- Jaiontzetiko zenbait disfuntzio edo nahaste genetikoak
- Garapen disfuntzioak
- Min kronikoa, bizkarrezurraren patologiak barne.
Errehabilitazioaren helburu nagusia zure gaitasunak edota independentzia berreskuratzen laguntzea da. Helburu hauek pertsona bakoitzarentzat desberdinak direlarik. Zehaztasunez jokatzea interesgarria eta beharrezkoa aurkitzen dugu.
Hori dela eta, gure taldea, profesional eta trebetasun desberdinak dituztenez osatzen da, errehabilitazio hori funtzionamendu eta ongizate onena lortzeko bide onenaren bila (fisioterapia, osteopatia, miofasziala, jarduerak, elikadura, PNI).
Beraz, zure beharrak, helburuak eta tratamendu plana ezartzeko zurekin egingo dugu lana.
Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa
943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com