PANCAFIT

Pancafit-en luzatze onurekin batera, terapeutaren tratamendua konbinatzen da.  Non terapeutak, pazientearen egoera eta beharrak ebaluatu ondoren, bere tratamendua giro bero eta harmonikoan burutuko dituen.

Gorputz jarrera egokiaren hamaka honek, gorputz jarrera sinpletasunez eta denbora gutxian berraztertzea ahalbidetzen du, gihar kateen globalitatean jardunez. Grabitatearen indarra aprobetxatuz, gorputzak tentsioetatik ihes egiteko sortutako konpentsazioak ezabatzea ahalbidetzen du laburtutako muskulu-kateak luzatu eta orekatzen. Ezin dugu ahaztu sistema muskuloskeletikoaren patologien ehuneko handi bat alterazio posturalekin lotuta dagoela. Metodo honen bidez, gorputz-egiturak bere osotasunean jokatzen dugu eta hortik dator muskulu luzaketa globalaren izena, beti ere anatomia eta artikulazioen fisiologia errespetatuz.

Pazienteak terapeutak zuzendutako postura mantentzen duen bitartean, terapeutak, diatermia zein eskuzko teknikak erabiltzen ditu; hala nola masaje terapia, indukzio miofasziala, osteopatia (egiturazkoa, biskosala, kranio-sakrala) eta luzaketak ere.

Konbinazio anitz honek, sistema guztietako homeostasiaren eremua, errazten du, emozionala barne.

Onurak

  • Lan miofasziala
  • Sistema emozionalak sortutako patologien lana
  • Gihar-artikulazioko minaren erantzule diren muskuloak estiratu eta flexibilizatzea
  • Askatasun handiagoa itzuli artikulazioetara.
  • Gorputzaren lerrokatzea hobetzea, egokitasunaren arabera.
  • Diafragma deskblokeatu eta arnasketa hobetu.
  • Zain Zirkulazio zein linfatikoa hobetu.
  • Adinekoen elastikotasuna eta mugikortasuna hobetu.
  • Kirolarien baldintza fisikoak hobetu.

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com