Ilusioz beteriko proiektu honen sortzailea naiz. Norbanakoaren ongizatea helburu duen  diziplina anitzeko zentro honetan nire gogo, jakintza eta indar guztiak jarri ditut.

Txiki-txikitatik nire ametsa lortzeari ekin nion, beti izan baitut gustuko kirola eta mugimendua; eta esan behar dut, jendeari laguntzeak guztiz betetzen ninduela. Fisioterapia ikastea izan zen nire lehen aukera, eta honek nire bidea guztiz markatu du, osteopatia eta teknika miofaszialen masterrekin batera. Beraz, ikasketa hauek oinarri, azpimarratu nahiko nuke nire ustetan errehabilitazio zein patologia baten errekuperazioan garrantzitsuena bere jatorria ezagutzea dela. Horrela bideratzen dut nire lan egiteko modua, teknika guztiak norbanakoari egokituz.

Azken urteotan, nire esperientzi pertsonala oinarri, gure bizi estiloak zein elikadurak gure osasunean duen garrantzia ikusi ala izan dut. Eta honexegatik, nire ikasketak PNI klinikotik eta baita nutrizio ortomolekularretik bideratu dut. 

Bestetik, pilateseko irakasle izateko ikasketetan ere sakondu dudala esan nahiko nuke. Ikasketa hauek norbanakoaren gaitasunak muturrera eramateko erabiltzen ditut eta kontutan izaten ditut bakoitzaren lesio, egitura, egiten dituen ariketak eta baita norberaren helburuak ere.

Nire ogibidean friki bat naizela esan nezake, eta nire ametsa egi bihurtu den momentutik, zuekin elkarbanatu nahiko nuke, nire jakintzekin zuen ongizatea bilatzen lagunduz edota jakintzak elkarbanatuz, nik zuekin ere asko ikasten baitut.

Aitziber Larrañaga

Fisioterapeuta │ Haur eta helduen osteopata │ Miosfazialean aditua│Pilates terapeutikoan aditua│ PNI Nutrizioa

ane eguiazabal

ane eguiazabal

Fisioterapeuta │ Haur eta helduen osteopata │ Pilates irakaslea

Kaixo!
Ane naiz, ekimeneko fisio -osteopatetako bat. 
Betidanik kirola gustuko izan dut eta bertan izandako lesioek mundu hau ezagutzera eraman zidaten.
Garrantzia ematen diot pertsonak gertutasunetik tratatzeari eta zerbitzu pertsonalizatuak emateari, txiki zein handien ongizatea zainduz.Horretarako etengabeko formakuntzan bizi naiz.

Laister arte!

Eneko Aranguren

Eneko Aranguren

Fisioterapeuta eta erreadaptorea │ Ekografia eta neuromodulazioan aditua │Pilates eta entrenamendu funtzional irakaslea

Kaixo!

Nire izena Eneko da. Ekimen osasun zentroko fisioterapeuta eta  erreadaptatzailea.

Betidanik nahi izan dut nire lanbideak biztanleriari laguntzearekin zerikusia izatea eta fisioterapiak hortarako aukera ezinobea eman dit.
Tratamendu pertsonalizatuak eta arrazonamendu kliniko batean oinarrituak egitea gustatzen zait, base zientifiko sendo batean oinarrituak izanik.Bestalde, esan, ekografian bideratu dudala nire formakuntza, lesio diagnostiko eta tartamenduak hobeak izateko asmoarekin.

Laister arte!

AInhoa Uranga

AInhoa Uranga

Fisioterapeuta | Osteopata | PNI Klinikoa │Pilates irakaslea

Kaixo!
Ainhoa naiz Ekimeneko Fisioterapeuta eta osteopata berria. Ilusioz beterik hasten naiz etapa berri honetan. Gaztarotik nuen argi fisioterapia ikasi nahi nuela. Pazientearekiko gertutasunean eta tratamendu indibidualizatuan oinarritzen naiz.
Etengabeko formakuntzan jarraitzen dut pazienteei zerbitzurik onena eman ahal izateko.

Bidaiatzea, irakurketa, animaliak eta dantza egitea ditut gustoko.

Irribarre batekin espero zaituztet.

NAHIA ARRUTI

NAHIA ARRUTI

IVEF| Kirol-coaching-a | Pilates eta entrenamendu funtzional irakaslea

Kaixo!
Nahia Arruti Makatzaga naiz, jarduera fisiko eta kirol zientzietan graduatutako emakume kirolari zarauztarra. Kirola beti izan da nire pasioetako bat eta hau erabiliz, pertsonei laguntzeko bideak aurkitzea da nire helburua.

Betidanik izan dut kirola gustuko eta gaur egun, besteak beste eskubaloia, crossfita eta eskalada praktikatzen ditut. Baina, ez diot gauza berriak probatzeari muzin egiten.
Graduko ikasketaz gain, entrenamendu pertsonaleko eta kirol coaching-eko ikasketak ditut eta hainbat urtez, eskubaloiko entrenatzailea zein hirugarren adineko pertsonen entrenatzailea izan naiz.

Nire zeregina, familia honetako kide diren pertsona guztiek kirolaz disfrutatzea izango da. Honen onura fisiko zein psikologikoak bilatuz.

Nerea beltza núñez

Nerea beltza núñez

Psikologa

Elena Beltza Núñez naiz eta psikologa naiz. Nire espezialitateak Kirol Psikologia eta Terapia Familiarra dira eta nahiz eta oso ezberdinak dirudite, nire esperientziatik, osagarriak direla esango nuke.

Kirol psikologian aurkitu dut nire bi pasioak elkartzeko modua (kirola eta psikologia) eta Terapia Familiarrak, psikologa eta pertsona bezala dudan begirada zabaltzeko aukera eman dit. Azken finean, denok gera sistema baten parte eta honen funtzionamendua ezagutzea ezinbestekoa izan zait pertsona, familia edota kirolaria bere osotasunean ikusi ahal izateko.

ASIER MAQUEDA

ASIER MAQUEDA

Barne gestioa eta gestio ekonomikoa

Asierrek berak dio bere aurkezpena egiteak ez duela logikarik. Baina zentzuduna den orok argi du zeinen garrantzitsua den enpresa baten gestioa egoki eramaten duen arduradun bat izatea. Bere ikasketak arlo ekonomikoan oinarritu ditu eta arlo honen friki nagusiena bera dela kontutan hartuz, oraindik eta ezagutza gehiago eskuratzeko gogo eta indarrak ditu. Horrexegatik du Ekimenek konfiantza osoa bere lanean.

 

NEREA FERNANDEZ

NEREA FERNANDEZ

Administratzaile eta harreragilea

Asierren aitatasun bajaren ordezko sartu zitzaigun Nerea eta azkenean bertan geratu zaigu. Ekimenen sartzean, ikusten den lehen aurpegia da berea.
Denok dakigu zeinen garrantzitsua den erabiltzaileen nahiak ulertu eta ondo bideratuak izatea. Eta honetan, Nerea iaioa dugu. Beraz, ez egin dudarik eta kontaktau ezazue Ekimenen irribarre batez, irribarre hori itzuli egingo baitzaizue.

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com