Elikadura eta nutrizioa

Presaka bizi garen mundu honetan, elikadura osasuntsuaren garrantzia azpimarratzea zilegi da, ohitura osasuntsuak funtsezkoak baitira gorputzaren oreka fisikoa zein psikikoa mantentzeko. 

Ekimen Zentroan protagonista zu izango zara, eta bertako nutrizionista prozesu horretako bidelaguna. Gure lana elikadura eta bizi estilo osasuntsua sustatzean oinarritzen da, zure helburua edozein izanda ere, horretarako beharrezko aholku eta jarraibideak emanaz. 

Bakoitzaren nahiak eta helburuak errespetatuz, lehenengo kontsulta ezagutza saioa izan ohi da. Bertan, zure helburuak ezagutu eta egoeraren ikuspegi orokor bat jasotzen dugu. Horretarako, zure interesak, zalantzak, ordutegiak, etab. ezagutzea gustatzen zaigu. Horrez gain, banakoaren gorputz-osaera edo konposizioa aztertzen dugu, besteak beste, pisua, altuera, gihar masa eta gantz-masa neurtuz. 

Bigarren saioan, ostera, elikadura plan pertsonalizatu bat prestatzen dugu elkarrekin. Ez dugu aurrez ekoitzitako elikadura-menurik erabiltzen, zurekin batera prestatzen dugu menua. Bizi ohitura osasuntsuek luzaroan iraun diezazuten, zu prozesuaren partaide izatea eta menuen ekoizpena ondo ikastea ezinbestekoa iruditzen zaigu, zure beharretara egokitzeko modurik onena hauxe dela iruditzen baitzaigu. 

Jarraipen saioetan, berriz, aukera ezberdinak lantzen ditugu, beti ere banakoaren helburuak edo nahiak kontutan izanda. Elikadura osasuntsuaren bidean, lagungarri suerta dakizkizukeen tresnak ematen saiatzen gara, hala nola, erosketa egiterakoan nola irakurri etiketak, asteko planifikazioa nola egin, errezetak, afaritarako errekurtso azkarrak, etab. Saio hauetan, nahi izanez gero, gorputz osaeraren aldaketa eta eboluzioaren jarraipen bat egin dezakegu, bizi ohitura osasuntsuak barneratu ahala, gorputzak nola erantzuten duen baloratuz. 

Elikatzen ikasten laguntzeaz gain, motibazioa lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, bide honetan irribarrea gal ez dezazun, zu pozik egon zaitezen, ondo sentitu eta batez ere, nahi duzun hori lortzeko gai zarela sentituz. 

READ FOOD filosofiari jarraitzen diogu, hau da, elikatzeko benetako elikagaiak soilik erabiltzen ditugu, eta ez hauek ordezkatzeko produktuak. 

 

Heziketa Nutrizionala

ondo jaten ikasi nahi al duzu? Zure beharrizanak zeintzuk diren ezagutu eta elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den azalduko dizugu, baita ohitura osasuntsu horiek zure egunerokotasunean nola aplikatu ere.

 

Coaching Nutrizionala

elikagaiekin duzun harremana hobetu nahi al duzu? Zure helburua eta hau zertarako lortu nahi duzun definitzen lagunduko dizugu, bidean ager daitezken oztopo ezberdinei aurre egiteko baliabideak eskainiz tresna ezberdinen bitartez. 

 

 

Gaixotasun Nutrizionalak

ba al zenekien elikadura osasuntsuak gaixotasunak prebenitzen eta hauen sintomak arintzen laguntzen duela? Alergia, intolerantziak, dislipemiak, HTA, digestio asaldurak eta antzekoei aurre egiteko plan nutrizionalak prestatzen ditugu.

 

Kirol nutrizioa (ONLINE)

kirolaria al zara eta egiten duzun ariketa fisikoaren eta elikaduraren arteko oreka aurkitu nahi al duzu? Zure errendimendua hobetzeko eta sentsazio hobeak izan ditzazun plan pertsonalizatuak egiten ditugu.

 

Elikadura bizitzako etapa ezberdinetan

haur bat espero duzu(e) eta etapa berri honetan bere eta zure/zuon osasuna zaindu nahi al duzu(e)? Haurdunaldi, edoskitze, haurtzaro edota zahartzaroan elikatzeko gomendioak emango dizkizugu, eta horietan oinarrituta, plan nutrizional pertsonalizatua prestatuko dizugu. 

 

 

Jantokietarako menua

jantokiko menu osasuntsu eta orekatu bat prestatu nahi al duzu urte guztirako? Zuren beharretara egokitutako enpresa eta eskoletarako urteko menuak prestatzen ditugu.

 

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com