EKOGRAFIA

Gorputzaren barruko irudiak sortzeko erabiltzen den soinu uhinen frekuentzia altua da ultrasoinu irudi-diagnostiko teknika hau. X izpiekin alderatuz, honek, ez ditu izpi radiaktiboak erabiltzen,, beraz, gorputzaren zonalde ezberdinak aztertzeko teknika segurua da.  

Fisioterapiako arloan, ekografia, diagnostiko zein tratamendurako erabili ohi da. 

EGITEN DEN DIAGNOSTIKOA

  • GIHAR ETA GILTZADUREN LESIO BALORAZIOA ekografiak, gihar, tendoi eta lotailuak sakonki ikustarazten dizkigu. Hau, ezinbestekoa izan daiteke hainbat lesio diagnostikatzeko. Hala nola, zaintiratuak, gihar-hausturak, inflamazioak eta beste hainbat gihar-hezurdura egoera 
  • ESKU-HARTZEETAN GIDA ekografoa, zenbait kasuetan, inyekzioak eta horrelako medikamentuak sartu ahal izateko erabiltzen da.  
  • ERREHABILITAZIOAN MONITORIZATZEA, lesio baten errehabilitazioan erabilgarria izan daiteke, in situko irudiak erakusten eta horrela, tratamenduak zehaztu ahalik.

Laburbilduz, ekografia bera herramienta gehigarri baliogarria izan daiteke fisioterapian zenbait kasuetan diagnostikorako eta baita tratamenduan bideratzeko 

     NEUROMODULAZIO EKOGIDATUA 

    Neuromodulazio ekogidatua, fisioterapian zein minaren eremua hartzen duen medikuntzan erabiltzen den teknika terapeutiko berritzailea da. 

     Zertan datza? 

    Teknika sorta zabala hartzen du eta egoera ezberdin ugari tratatzeko erabil daiteke, gehienbat minarekin eta trastorno neurologikoekin zerikusia duena.   Seinale elektriko edota kimikoak erabiltzen ditu nervio sistemako zenbait aktibitate neuronal alteratu edota aldatu ahal izateko.  Ekografiari esker, gorputzaren barne egiturak denbora errealean ikus daitezke. Hau, neuromodulazioarekin  konbinatzean, tratamenduaren esku-hartzea, kokapen zehatzarekin izateko gida bisual gisa jokatzen du.  

    Teknika honen aukerak eta konfigurazio egokiak, pazientearen anatomía eta fisiologiaren ulermen altuar eskatzen du eta eragina, trastornoaren diagnostiko egokiaren araberakoa ere izango da. .. 

     Neuromodulazioak, efektu fisiologiko barietate anitza izan dezake gorputzean, erabilitako neuromodulazioaren, kokapenaren, intentsitatearen eta esku-hartzearen iraupenaren araberakoa.  

     

    Zein patologietan erabili daiteke?

    • Min kronikoetan: fibromialgia eta artritis bezalakoetan ere 
    • Lesio muskulo-eskeletikoetan: zaintiratu, urratu, tendinitis eta horrelakoetan.  
    • Trastorno neuropatikoetan: hala nola, neuralgietan. 
    • Zoru pelbikoko afekzio eta inkontinentzitan 
    • … 

    Neuromodulazioaren ONURAK

    • MINA BARETZEA: neuromodulazioak, minaren transmisio seinalea blokeatu edota alteratu dezake arazoa dagoen lokalizaziotik burmuinera bidean, horrela, min sentsazioaren gutxitzea edo kentzea eraginez.  
    • GIHARREN ESTIMULAZIOA: giharren estimulazioa gerta daiteke, hauen indar eta funtzioa hobetuz.  (errehabilitazioan eta paralisi baten ostean garrantzizkoa izan daiteke teknika hau) 
    • INFLAMAZIOAREN MODULAZIOA: Neuromodulazio modu batzuek, zonalde zehatzean inflamazioa gutxitu dezakete, sendatzea ahalbidetuz eta baita minaren gutxitzea sortuz.  
    • ZIRKULAZIOAREN ALDAKETAK : Zenbait nerbioen egindako eraginek, odol zirkulazioan aldaketak sor ditzakete, tratamendu zein diagnostiko bide izateraino.  
    • SISTEMA NERBIOSOAREN AUTONOMOAN ERAGINAK  zenbait nerbioen bidez, sistema nervioso autonomoan eragina egon daiteke, hala nola, bihotz frekuentzia eta digestioa bezalako funtzio ez-boluntarioetan.  
    • ORGANOEN FUNTZIOEN ERREGULAZIOA: Hainbat kasuetan, neuromodulazio bera, órgano espezifiko batzuen funtzioa optimizatzeko edo erregulatzeko erabili daiteke, adibidez, maskuri eta hesteetan.  
    • EFEKTO PSIKOLOGIKOAK : sintomen hobekuntzek, gure antsietate edota depresioen prebenitze edo gutxitzea eragin bait dezakete. 
    • TRATAMENTU PERTSONALIZATUAK: paziente bakoitzaren egoeraren eta beharren arabera egokituko da. 
    • ERRENDIMENDU NEURONALA hobetu daiteke 
    • EHUNEN ERREGENERAZIOAN: zenbait egoeretan, neuromodulazioak, kaltetuta dauden ehunen hobetzean lagun dezakete, nahiz eta, oraindik gai honetan ikerketan diarduten. , 

    Bañeru Kalea 1
    20800 Zarautz
    Gipuzkoa

    943 53 20 12
    688 75 94 98
    info@ekimenzentroa.com