TEKNIKA MIOFASZIALA

Indukzio Miofasziala (MIT) Esku Terapiari dagokion kontzeptu terapeutikoa da, sistema faszialaren aldaketa zaharberritzea helburu duena. Ebaluazio- eta tratamendu-prozesua ere bada. Terapeutak indar arina (trakzioa eta / edo konpresioa) transferitzen ditu xede ehunari, sistema faszialaren kalitatea berreskuratzea erraztuz. “Indukzio” terminoa, faszial sistemaren mugimenduak erraztearekin erlazionatzen da, luzapen pasiboarekin baino.

Prozesu honek, ehun konektiboaren zelula kanpoko matrizearen kalitatea birformulatu nahi du informazioaren transferentzia errazteko eta optimizatzeko sistema faszialaren barruan.

Nerbio-sistema zentralak kontrolatzen duen prozesu kontzentratua da, eta terapeutak hau erraztea du helburu. Ekintza terapeutikoa, oreka homeostatiko optimoa egokitzeko baliabideak eskaintzerantz bideratzen da.

Emaitza, gorputzaren elkarrekiko seinaleztapenaren erreakzio biokimiko eta metabolikoak dakarren erreakzioa da, eta, azkenik, erantzun fisiologikoak.

Azken helburua ez da hierarkia egonkorrak ezartzea, ingurunearen eskakizunetara egokitze egokia egitea baizik.

MIT aplikazioa, sistema miofaszialarekin lotutako disfuntzio ortopediko, neuro-ortopediko, post-traumatiko eta endekapenezko disfuntzioak dituzten pazienteei gomendatzen da batez ere.

Ehun Miofasziala

Sistema faszial honek, jarduera anitzak dituzten zelula mota desberdinak biltzen ditu eta etenik gabeko kolagenoz eratutako hiru dimentsiotako matrize  baten bidez beste gorputz sistemekin erlazionatuta dago.

“Komunikazioa” ahalbidetzen duen egitura konplexua adierazten du eta informazio mekano-hartzaile zabala bermatzen du.  ez banaketa topografikoaren bidez bakarrik, baizik eta beste gorputz egiturekin  ere (gehienbat muskuluen artekoa). 

Bere konposiziotik, aldi berean zuntzez osatua baino dinamikoa delarik, etengabeko birmoldaketaren (plastizitate fasziala) propietateaz bereizten da. Gorputzaren berezko tentsioei zein estrintsekoei tentsioetarako egokitzeko kapazitatearekin. 

Mugimendu-eredu fisiologikotik kanpo sortutako alterazio tentsionalek, gorputzaren dinamika berrantolatu dezakete mugimenduaren askatasunean eragina duten matrizaren aldaketa erretraktiboak ezarriz (miofibroblastoen dinamikaren bidez).

Sistema faszialararen berezko sinergia estrukturalak, gorputzari grabitate indarraren independentzia erlatiboa bermatzen dio, eta baita egokitzeko gaitasun handia ere. Kanpotik zein barrutik datozen eskakizunei, edota, ingurumenean eskuragarri diren energia eta nutriteei adaptatzeko gaitasuna du.

Egiturazko funtzioaz gain, fasziak gorputzak jasotzen dituen estimuluak bereganatu eta banatzen ditu. Bere sare hartzaileak bultzada termiko eta kimikoak ,edota  presio, bibrazio eta mugimenduak erregistratzen ditu. Eta horrez gain,  nerbio-sistema zentraleko eskualde homeostatikora bidaltzen ditu. Beraz, memoria zelularreko sistema gisa ere ezaugarritzen da.

 • Aholku orokorrak

Nerbio-sistemaren disfuntzioak

zentrala eta periferikoa

Deskonpensazioak sortzen dituzten lesio traumatikoak

Zoru pelbikoaren alterazioak

Zirkulazio-sistemaren disfuntzioak

ATM-aren disfuntzioa

Kirol lesioak

Arnas nahasteak

• Helburu Zehatzak •

Azaleko sistema faszialaren murrizketak mobilizatzea

Ehunen atxikimenduak saihestea

Kolageno egituren "jarrera geldia" aldatu

Matrizeko antigorputzen zirkulazio eraginkorragoa eskuratzea

zelula kanpoko matrizeen propieteen berreskurapena erraztea

Odol hornidura hobetu (histamina askatzea)

Fibroblasteon orientazio fisiologikoa eta mekanika estimulatzea

Nerbio sistemari odol hornidura hobetzea

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com