PSIKOLOGIA
KIROL PSIKOLOGIA
Kirolaren psikologia, psikologiaren adar bat da eta gizakiaren prozesu mentalak, emozionalak eta jokabidezkoak aztertzen ditu kirol-testuinguruarekin lotuta.
Kirolaren psikologia ezagunagoa da errendimenduko kirolean egiten duen lanagatik, baina beste kirol-maila batzuetan ere eragiten du (adb. Hastapeneko kirolean, aisialdiakoan, osasunekoan, etab.).
Zer landu daiteke kirol psikologiatik? alderdi asko daude, adibidez: lesioen kudeaketa, komunikazioa, kohesioa eta abar.
Buru-mailan: kontzentrazioa, pentsamenduaren kontrola, erabakiak hartzea…
Plano emozionalean: motibazioa, estresaren eta frustrazioaren kudeaketa, antsietatea/urduritasuna lehiaketa aurrean, akatsaren kudeaketa… Jokabide mailan: bizi-ohiturak, entrenatze aurreko/lehiaketa aurreko errutinak, rolak, lidergoa…
Norekin egiten du lan kirol psikologoak? kirolariarekin bakarka, taldearekin, staff teknikoarekin, gurasoekin, arbitroekin, kirol-kudeatzaileekin, etab.
Zeini zuzendua dago zerbitzu hau? Beren gaitasun psikologikoak (motibazioa, komunikazioa, arreta eta kontzentrazioa, autokonfiantza…) hobetu nahi dituzten eta/edo beren bizimodua hobetu nahi duten pertsona guztiei (jarduera fisikoari/kirolari atxikitzea).
TERAPIA FAMILIARRA
Ikuspegi sistemiko batetik abordatzen dugu terapia familiarra zein bikote terapia. Ikuspuntu horretatik, bakarkakoa bere sistemaren barruan ulertzera eramaten gaitu eta ez soilik banakako aislatua bezala. Horregatik, alderdi hau jarraituz erlazio zein pertsonaren bizi sistema ezberdinak kontutan hartzen dira eta bereziki sistema familiarra.
Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa
943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com