Fisioterapia

Fisioterapia (physis  ‘natura’ eta herapéia, ‘tratamendua’ grekotik) osasun zientzien adarra da. Behin gizabanakoak funtzioa galduta berreskuratzeko edo  galtzea saihesteko agente fisikoak (elementu naturalak) erabiltzen ditu .

Osasun eta unibertsitateko lanbide moduan, giza mugimendu eta funtzioak ditu ardatz eta baita bere potentzialtasuna maximizatzea. Ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala sustatzeko, mantentzeko eta leheneratzeko teknika fisikoak erabiltzen ditu, osasun egoeraren aldaketak kontuan hartuta.

Hortaz, bideratutako mugimendu terapia naturalaz ari gara. Mugimendua osasunaren eta ongizatearen funtsezko elementua da eta maila desberdinetan giza gorputzaren funtzio integratu eta koordinatuaren menpe dago. Fisioterapiak mugimenduaren beharrei aurre egiten die.

Eragile fisikoen, mugimenduaren, naturaren ideia hau ez da gauza berria. Antzina, teknika fisikoak beti izan dira erabiliak : masajeak, hidroterapia, soinketa, eguzkia eta abar. Helburua berdina izaten jarraitzen du, gaur egun askoz informazio gehiago badugu ere.

Fisioterapiak oinarri zientifikoa du, hori onartzen duten frogak (ebidentzia zientifikoak) hedatu, aplikatu, ebaluatu eta berrikusteko konpromisoa du. Beraz, entsegu kliniko baten bidez erabilitako froga zientifiko eta froga kliniko onenetan (esperientzia klinikoa) oinarritzen da

Fisioterapiaren beste zenbait esanahi

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 1958an fisioterapia definitu zuen:

Tratamendu zientifikoa bitarteko fisiko, ariketa terapeutiko, masaje terapia eta elektroterapiaren bidez. Horrez gain, Fisioterapiak proba elektriko zein manualen exekuzioak hartzen ditu, baita giharren inplikazioaren eta indarraren balioa zehaztekoak, gaitasun funtzionalak zehazteko probak, artikulazioen mugimenduaren anplitudea eta berezko gaitasun neurketak eta diagnostikorako bilakaeraren kontrola ere

 Osasunaren Mundu Erakundea

 

1967an Fisioterapia Munduko Konfederazioak (WCPT) fisioterapia definitu zuen:

Ikuspuntu Nabarmenetik edo barne alderditik, ” Tratamendu Fisikoaren arte eta zientzia”bezala, hau da, agente fisikoak aplikatzen dituen tekniken multzoa, zeinek sendatu, prebenitu, berreskuratu eta berregokitzea ahalbidetzen duten “.

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com