KIROL FISIOTERAPIA
Kirol fisioterapia, fisioterapiren espezialitate anitzen artean agertzen den aukera bat da. Zeinek kirolariaren lesioen errehabilitazioan eta prebentzioan duen lehentasuna, eta baita arreta leku izan daitekeen atal horiena.
Kirol fisioterapiaren beharra duen pazienteari eginiko ebaluazioari esker, onuragarriak izan daitezkeen ariketak eta mugimenduak identifikatuko dira,. Eta baita, bere biomekanika edota sistema orokorra kaltetu dezaketen ariketa horiek ere.
Kirol isioterapiaren helburuak
Berreskuratze denbora laburtu
Horretarako, ezinbestekoa da pazientearen patologia edo lesio mota ezagutzea. Inguruko juntadura eta egiturak ahaztu gabe, ezta muga biomekaniko eta fisiologikoak . Ehunak, birsortzeko denbora jakin bat behar du, baina fisioterapiak denbora hauek azkartzen lagun dezake. Biotronic-ek oso emaitza onak ematen ditu prozesu honi dagokionez, erantzun baskularra, metabolikoa eta zelularra errazten baititu.
Aurkitzen duguna gako puntu miofasziala bada, orratz lehorraren teknika aukera ona izan daiteke, berehalako erantzun gisa. Horrela errehabilitazioa berbideratzeko aukera izan daiteke.
Eta ez dugu Kineosiotapingaz ahaztu behar, izan ere, erabilera egokiarekin, drainatze hori mantentzeko, edo biomekanika bateratua x poziorantz zuzendu edo gihar baten uzkurdura-erlaxazio malgutasuna lor baitaikete
Egoera ebaluatu
Pazienteak bere kirola berriro egin dezakeen ala ez erabakitzen jakitea garrantzitsua da, etorkizunean berriz lesioak izatea ekiditze aldera. Hala ere, ariketa alternatiboak emango zaizkio pazienteari, mugimendua funtsezkoa baita sistema birbanatzeko eta ehunak birsortzeko gaitasuna ahalbidetzeko
Gorputza entrenamendura egokitu
Edozein kirol mota entrenatzen hasteak, sistema muskuloskeletikoaren baldintza ezin hobeak bultzatzea suposatzen du, etekinak lortzeko. (Horretarako, Ekimen-en kirol erreadaptazioa erabiltzen dugu
Arrisku faktoreak sahiestu
Lesio baten ohiko sintomak eta arriskuak murriztu nahi baditugu, garrantzitsua da jarduera fisikoa behar bezala lantzea. Horrek guztiak dakartzan biomekanika eta lokomozioaren berreraikuntzari garrantzia emanez.
Ikus dezakegu fisioterapiaren adar honek helburu asko dituela eta aplikazio zabala duela kirola praktikatzen duten guztien artean. Helburu horiek lortzeko, teknika asko erabil daitezke, lesio motaren, larritasunaren eta pazientearen honako ala bestelako beharraren arabera
Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa
943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com