PUNTZIO LEHORRA

Zelula miofasziala (PGM) eskeletoko giharreko nodo (gainontzekoak baino tentsio handiagoa duten muskuluaren barruko zuntz multzoa)  hiperirritable gisa definitzen da, hau da, konpresio mingarria eta erreferitutako mina eragin dezake eta baita disfuntzio motorra eta fenomeno autonomoena ere. 
Gorputzean substantziarik sartzen ez den teknika fisioterapeutiko inbaditzaile honek, esterilizatua dagoen orratz baten bidezko muskuloaren puntzioan datza (PGM barruan kokatutako tentsio-bandan). Motore plaka suntsitzea duena helburu, giharren hartzailea (erpin neuromuskularra) estimulatuz. Horrela, berehala pazientearen minak gutxitu eta giharraren erlaxazioa sortzen du, muskuluaren elastizidadea handitzearekin batera (batez ere sindrome miofaszialak eragindako mina tratatzeko). Zuzenean PGMra heltzen garen teknikaren ezaugarriak, gure pazienteek dituzten gabeziak (mina, mugikortasuna murriztea, …) tratatzeko teknika eraginkorrenetakoa izatera eramaten du. 
Teknika honen baitan bi modu aurki ditzakegu: azalekoa (ez da abiapuntura iristen) eta sakona (orratzak abiarazlearen puntua zeharkatzen du).

Disfuntzio neurologikoetan zein kirolariengan emaitza oso onak ematen ari den terapia da, izan ere, beraien kirol praktikarekin jarraitu behar dutelako edota nahi dutelako eta berreskurapena errazten dute.

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com