PILATES

Pilates, mugimendu guztiaren zehar erabateko kontrolaren bitartez gorputzaren mugikortasuna hobetzeko sortutako metodoa da, gorputzaren kontzientzia garatuz. Gure gorputzaren egoera eta funtzionamendua ulertzen ikasiz eta  mugimenduaren gehiegizko tentsioa ulertuz. Aldi berean, giharren laburtzea kokatzen ikasi, artikulazioen gogortasuna egoera eta beste mila aldagai posible egon daitekelarik. Eta arazoren bat non dagoen jakitetik, Pilates ariketen bidez hobetzen joan, bizi kalitatean irabaziz eta lehentasuna, aurrez genuen min mugatzailearen desagerpena izanik. 

Joseph Hubertus Pilatesek zoru sistema garatzeaz gain, Studio bezala ezagutzen dugun gailuen sistema ere eraiki zuen. Makinak sortzen: erreformatzailea, cadillac, aulkia, eskailera upela eta bizkarrezurra ezkutatzea sistemak. Mugimendu sistema gehiago eta gorputz-lan mota gehiago izatea ahalbidetzen dutena.

 

Dantzariekin lan egin zuen, lesioak hobetzeko helburuarekin eta beraientzat mugimendu espezifikoak gehitzen hasi zen gehiago hobetzearren.

 

Geure buruari, gorputza kontzienteki kontrolatzen irakasten diogu hasieran, beraz, denborarekin ekintza hori automatizatzen da eta adimenak ez du artikulazio edo gihar bakoitzaz jabetu behar jarrera egokia mantentzeko. Ariketa bakoitza arnasketa egokiarekin egin behar da, mugimenduan zehar erabateko kontrola izanez. Horretarako erabateko kontzentrazio behar dugu, distrakziorik izan gabe, mugimendua leunki egin dadin, horrela, gorputz guztiaren egonkortasuna mantendu ahal izan. Hau da: zoru pelbikoa aktibatzeko sentsazioarekin, horrela sabeleko eta zeharkako muskuluak aktibatzen dira.

 

Hau da ariketa guztiak burutzeko modua, enborra tolestea izan edota hanka bat luzatuz, eta horrek etengabeko luzapen sentsazioa izatea errazten du, mugimenduaren bilaketa luzapen axialetik egin behar baita.

Modu honetan, ariketak eginez, behar bezala sendotzen dugu gerrialdea, barrutik kanporantz indartuz: zoru pelbikoa – zeharkakoa – zeiharka. Horrek bizkarreko muskulatura sakona luzatzen du, batez ere bizkarraldea.Bizkarrezurraren dorsaleko ariketak egitean eta sorbaldako gerrikoaren kontrola lantzean, luzapen axialean arreta jarriz, bizkarreko muskulu sakonak luzatzen ditugu. Batez ere zona dorsala eta zerbikala.

Pilateseko material bakoitzak ariketa sorta zabala eskaintzen du gorputza modu holistikoan lantzeko. Posizio desberdinetan egin ahal dira, oreka, indarra, elastikotasuna, arintasuna eta beste hainbat faktore hobetuz. Gure adimenaren eta gorputzaren kontrola.

Muskuluaren laburtzeak, zurruntasunak eta gorputzak tentsioak zerikusi handia dute normalean gizabanako osoki tratatzean, kontatzen ez diren alderdi emozional, kimiko eta energetikoekin. Pilates sistemak mugimenduen bidez laguntzen digu,  blokeatuta zeuden emozioak eta sistema miofaszial horiek luzatzen. Tentsio horiek askatuz, baldintzatzen gintuzten emozioak askatu dira. Arnasketa egokiarekin egindako mugimenduak direla eta, gure organoak estimulatu eta xukatu egiten dira.

 

Onurak

Metodo honen oinarrizko sei printzipioak honako hauek dira: kontrola, kontzentrazioa,jaraikortasuna, arintasuna, zehaztasuna, arnasketa eta oreka

  • Biriken gaitasuna handitzea
  • Odol zirkulazioa hobetzea
  • Malgutasuna hobetzea
  • Larruazala, muskuluak, zuntzak, tendoiak, ligamentuak lantzea
  • Gorputzaren ergonomia, gorputz-jarrera hobetzea
  • Gorputzaren eta adimenaren arteko erlazioa koordinatzea
  • Ongizate emozionala
  • Ongizate fisikoa: lesioen prebentzioa eta mina gutxitzea
  • Lo-prozesua hobetzea
  • Estres maila gutxitzea

 

Parte hartzeak: Klasee sistema

Taldeko parte hartzaileen zenbatekoa, ordutegia eta taldeko partaideen arabera zehaztuko da.

2 pertsonatako klaseak

Aurretik proposatutako materialak eta makinekin bakarrik lan egiteko aukera egongo da.

4 pertsonetako klaseak

Sistema ezberdinak landuko dira. Gehienetan, klaseak bi zati izango ditu: klase erdian makinekin egingo dugu lan, eta beste erdian lurrean egingo ditugu ariketak. 

6 pertsonako klaseak: COVID-a dela eta momentuz etenda.

Zirkuitu bat planteatuko da, gailu edo paratu eta material ezberdinak erabiliz.

KIROL ESPEZIFIKOEI LOTUTAKO PILATES KLASEAK:

4 pertsonako taldeak osatuko ditugu. Klase bakoitzean, norbanakoari egokitutako eta jorratzen duen diziplina edo kirolerako egokiak diren ariketak proposatuko dira: Korrika, Trail-ak, bizikleta, BTT, surfa, snow, skate, igeriketa, etab. 4 pertsonek osatuta ere, ariketa guztiak pertsonari egokituko zaio berak sakondu nahi duen kirolari bideratua. 

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com