Stretching Global

Gure bizimoduko ekintza ugari, zein estres, kirol, sedentarismo eta horrelako beste zenbait faktore funtsezkoak izaten ari dira estres kronikoak oinarritutako patologiak sortzeko. Postura desegoki zein nutrizioan edota kirolean ohitura txarrak  izateak giharren-laburtzea, musukuluen zurruntasuna eta estruktura ezberdinen minak eragin ditzazke.

Honegatik esan genezake, bizi estilo egoki batek sintoma guzti hauek ekidin ditzazkela. Kasu honetan, Stretching Global-aren praktikak lesioak hobetu eta ekiditen, giharren errendimendua handitzen eta hau guztiaren eraginez, zirkulazioa eta metabolismoa hobetzen lagunduko digu.

Giharrak, gihar kate bezela sailkatzen dira. Gihar multzo hauek batera motor koordinazio funtzioa eta funtzionamendu hegemonikoak mantentzen dituzte: hala nola, arnasketa, alimentazioa, luzatzea, lokomozioa, etab.

 Gihar bakioitzak, lanketa norabide ezberdinak ditu. Muskulu bakoitzak, kontrakzio baten aurrean mugimendu tridimentsional bat jasaten du bere fibra ezberdinen aktibazioaz. Horregatik, muskulu baten estiramentu egoki bat egiteko ezinbestekoa da hauen muturraldeak ere estiratzea hiru norabide fisiologikoak errespetatuz: flexioa-extentsioa; addukzioa-abdukzioa; barne errotazioa- kanpo errotazioa

 Arnasketa funtsezkoa da estiramenduetan.  Stretching-a arnasketa espezifikoarekin zuzenduko da beraren lana errazten.

 Praktika hau, paziente bakoitzaren beharrei eta limitazioei egokitzen da. Lanketa aktiboa denez, kontzentziazioaren barneraketak ere garrantzia hartzen du sesio guztiaren zehar.

 Mugimendu bakoitzaren eraketan, hasiera, progresioa eta amaiera duen protokolo moduko bat eramaten da. Erritmoak pausatua behar du, norberaren limiteak errespetatuz, mugimendu drastikoek berehalako konpentsazioak eragiten baitituzte. 

 Uneoro, pazientea monitoreaz gidatua izango da, eta azken honek, zuzenketen edota progresio egokietan barrena bideratuko du ahalik eta onura hoberena ahalbidetzeko asmoz.

 Material aniztasuna izango da, hala nola:

  • Pancafit-a
  • Fitball-a
  • Banda elastikoak
  • Faszia lantzeko pelota
  • Stick-a (Makila)
  • Fitness circle-a (Uztaia)

Praktikaren helburu eta onurak

  • Gorputz estruktura egoki baten bilaketa
  • Bizkar hezurraren kurba fisioogikoak errespetatzea eta baita artikulazioen mugimenduaren onura eta soltura aurkitzea
  • Gihar kate ezberdinen egokitzea (gehienbat laburtzeko erraztasuna dutenena), estruktura agonista eta antagonisten oreka bilatuz

* ONURAK

  • Gorputzaren kontzientziazioa
  • Posturaren ergonomiaren hobekuntza
  • Lesioak eta minak ekiditzen ditu
  • Gihar tonua optimizatzen du
  • Flexibilitatea handitzen du
  • Gihar kontrakturak lasaitzen ditu
  • Kirol errendimendua hobetzen du
  • Ongizate fisiko zein psikikoa hobetzen du
  • Zirkulazioa eta metabolismoa hobetzen du
  • Gure arnas eta bihotz sistemak hobetzen ditu
  • Gihar, tendoi, ligamentu, kapsula artikular eta miofasziaren elastizidadea hobetzen du

 

Stretching ordutegia

MARTES

JUEVES

ASTEARTEA

OSTEGUNA

Bañeru Kalea 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa

943 53 20 12
688 75 94 98
info@ekimenzentroa.com